Domekan itxiko du okindegia Jose Angel Arantzetak

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko abe. 19a, 12:57
Negozioa familia bereko hiru belaunaldiren esku egon da 1939an Juliana Arantzetak gaur egunera arteko lokal berean zabaldu zuenetik.

Domekan, hilak 21, zabalduko ditu ateak azken aldiz Salbador kaleko okindegiak. Azken urteotan herrian ogia egiteko ardura izan duen Jose Angel Arantzetak eta haren emazte Arrate Aiastuik negozioa ixteko erabakia hartu dute.
    Zazpi hamarkadaz egon da negozioa Arantzeta familiaren eskuetan. Gerra amaitutakoan, 1939an, zabaldu zuen okindegia Juliana Arantzetak, atzora arteko okinaren amamak. Gaur egungo lokal berean zabaldu zuen negozioa eta etenik gabe Arantzeta familiaren eskuetan izan da herriko okindegia. Juliana Arantzetari haren seme Jose Arantzetak hartu zion erreleboa eta gero etorri zen hirugarren belaunaldia, Jose Angel Arantzetaren txanda hain zuzen ere.
     "Pena handiarekin, baina itxi egin behar dugu okindegia", adierazi du Jose Angel Arantzetak. "Amama, aita eta ni neu aritu gara zeregin honetan urte hauetan guztietan. Anaia tentatu dut negozioarekin jarraitzeko, baina ezinezkoa da".
     Arrate Aiastuik bezeroak eskertu nahi izan ditu azken lan egunotan. "Asko dira herrian, eta kanpotik etortzen direnak ere bai. Guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu eta Gabon jai zoriontsuak opa dizkiegu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak