Domekan Udalak eta Egokik antolatutako herri krosa egingo dute haurrek

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko api. 10a, 19:56
8-12 urte bitarteko neska mutikoek hilaren 11ra arte dute izena emateko aukera.

Elgetako 8-12 urte bitarteko neska mutikoek hilaren 11a, barikua, dute azken eguna domekan Udalak eta Egokik antolatuko duten herri krosean izena emateko. Lasterketa Bolatoki inguruan eta herriko kaleetan barrena egingo dute 11:30ean hasita.
Antolatzaileek bi taldetan banatuko dituzte partehartzaileak. 8-10 urte bitarteko neska-mutikoak benjaminak dira eta 800 metroko lasterketa egin beharko dute. Aldiz, 10-12 urte bitartekoak alebinak dira eta 1.000 metroko lasterketa egin beharko dute. Bigarren aldia da Elgetan horrelako lasterketa egiten dela. Aurreko urtean arrakasta handia izan zuen.

Sariak egongo dira

Dominak eta opariak banatuko dituzte antolatzaileek parte hartzaile guztien artean krosa amaitu ostean. Iaz, 27 neska mutikok hartu zuten parte krosean. Orduan beste jende batzea da helburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak