Domekan emango diete hasiera Familiarendako zinema emanaldiei

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urriaren 31

Zine eskaintza ugaritu egingo da asteburu honetatik aurrera Elgetan. Domekan, azaroaren 4an, emango dio aurten hasiera Maala Guraso elkarteak Familiarendako Zinea ekimenari.

Pipi Galtzaluze pelikula aukeratu dute lehenengo egunerako Guraso Elkarteko kideek eta saioa 17:30ean hasiko da Espaloia Kafe Antzokian. Neska ilegorriaren eta bere lagunen abenturak euskaraz ikusteko aukera izango dute, beraz, domekan herriko umeek.


Hurrengo emanaldiak

Azaroak 11,   Beethoven
Azaroak 25,  Sherlock Holmes
Abenduak 2,   Babe, txerritxo ausarta
Abenduak 9,   Heidi mendian
Abenduak 16,   Julieta fokatxo xelebrea


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak