Domekan emango diete hasiera Familiarendako zinema emanaldiei

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urr. 30a, 17:32
Maala Guraso Elkarteak domekan, hilaren 4an, emango die hasiera domeketako zinema saioei. Domekero egingo dute, 17:30ean.

Zine eskaintza ugaritu egingo da asteburu honetatik aurrera Elgetan. Domekan, azaroaren 4an, emango dio aurten hasiera Maala Guraso elkarteak Familiarendako Zinea ekimenari. Pipi Galtzaluze pelikula aukeratu dute lehenengo egunerako eta saioa 17:30ean hasiko da Espaloia Kafe Antzokian. Neska ilegorriaren eta bere lagunen abenturak euskaraz ikusteko aukera izango dute, beraz, domekan herriko umeek.


Hurrengo emanaldiak

Azaroak 11, Beethoven txakurra
Azaroak 25, Sherlock Holmes
Abenduak 2, Babe, txerritxo ausarta
Abenduak 9, Heidi Mendian
Abenduak 16, Julieta fokatxo xelebrea

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak