Domekan Elgetako lau handixak egitea proposatu du Egokik

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko azaroaren 14a

Bi ibilbide proposatu ditu Egokik, motza eta luzea. Domekan, irteeran, izena emateko aukera egongo da.

Domekan, hilaren 18an, hitzordu garrantzitsua dute Elgetako mendizaleek. Elgetako lau handixak mendi irteera antolatu du Egoki taldeak. Berez, hilaren 15a zen izena emateko azken eguna, baina antolatzaileek aukera hori egunean bertan ere ematea erabaki dute. Ezbaian egon direnek, beraz, domekan, irteeran, izena emateko aukera izango dute. Bi ibilbide daude aukeran, bata luzea (6 ordu) eta bestea motza (3 ordu).


Izenemateak domekan
Domekan, 08:30ean abiatuko dira ibilbide luzea egitea aukeratzen dutenak. Elgeta, Intxorta, San Roman, Erdella, Aixola, Eguarbitza, Azkonabitza, Azula eta Elgeta da ibilbidea. Antolatzaileek uste dute sei ordutan egiteko moduko ibilaldia dela.
Ibilbide motza hiru ordukoa da. Elgeta, Intxorta, San Roman, Erdella, Aixola eta Elgeta. Kasu bietan hamaiketakoa egongo da Aixolan eta Karabietan. Antolatzaileek gomendatzen dute praka luzeak eramatea.
Parte hartzeko azken aukera zabalik dago beraz. Ibilbide luzean izena emateko epea 08:00etatik 08:30etara egongo da zabalik. Ibilbide motzerako, aldiz, 09:00etatik 09:30etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak