Mundu osoko dantzak, tartean euskaldunak, proposatzen dizkigute domekan hasiko den Herrixa dantza ekimenean. Dantzan egitea gustuko duten guztiei zuzendua ordu eta erdiko saioa egingo dute kafe antzokian 19:00etan hasita.
Errazak eta dibertigarriak
Antzerako ekimenetan eskarmentua duen Patxi Monterok gidatuko ditu saiook. "Dantza errazak, dibertigarriak eta ludikoak egingo ditugu", esan du. "Jendeak dantzan ondo pasatzea da lehenengo helburua". Gonbitea eginda dago.