Domekan, hilaren 28an, beatifikatuko dute Zenona Arantzabal Barrutia elgetarra. Erromako San Pablo Extramuros basilikan beatifikatuko dute 10:00etan. Egun berean, mojaren gaineko informazio-panelak jarriko dituzte Elgetako eliz inguruan.
1936an fusilatua
1878ko uztailaren 9an jaio zen Zenona Arantzabal. 28 urterekin sartu zen nobizia Adoratzaileen eta Guztiz Santuaren eta Karidadearen Mirabeen erlijio-ordenan, Madrilen. Zortzi urteren buruan, 1914an sartu zen moja Borja de Jesusen Ama izenpean.
Beste 22 mojarekin batera Errepublikanoek 1936ko azaroaren 9an fusilatu zuten Arantzabal Madrilgo Almudenako hilerrian. Gaur egun ordenaren Madrilgo kaperan dago lurperatua Zenona Arantzabal Barrutia elgetarraren gorpua.