Domekan, Asentzio eguna egingo dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko mai. 14a, 14:41

Guraso elkarteak eta gaztetxeak batera antolatu dituzte ekintza nagusiak.

Maala guraso elkarteak eta gaztetxeak egitarau polita prestatu dute Asentzio egunerako. Hala, eguerdi partean, eta eguraldia lagun bada, txosna zabalduko dute Asentzion bertan. Pintxoak eta tragoak hartzeko aukera egongo da bertan. 12:00etan haur jolasak egingo dituzte eta 14:00etan herri bazkaria izango da. Eguraldi txarrarekin, ekintza horiek guztiak kiroldegiko gimnasiora eramango dituzte.
Urteroko meza ere esango dut. 12:30ean esango du Leonardo Esnaolak.

Kontzertua gaztetxean

Gaur, berriz, hilak 14, gaztetxean, kontzertu egingo dute Clavo Ardiendo eta Aldexok taldeek 23:00etan hasita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak