Domekan 90 bat motor elkartzeko itxaropena du Fermin Iribarrek

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ira. 16a, 16:29
Elgetako Vespa eta Lambretta motorren IV. topaketa egingo dute aurten. Urtero moduan erakusketa, irteera eta bazkaria egingo dituzte.

Guztia gertu dauka Fermin Iribar antolatzaileak eta bere lan taldeak. "Entzundakoak entzunda aurten 90 bat motor elkartuko ditugula pentsatzen dut. Itxaropen hori daukat behintzat. Ea eguraldiak laguntzen duen.

     09:00etan hasiko dira guztiak plazan batzen. Bertan izenemateak egingo dituzte eta parte hartzaileek hamaiketako egiteko aukera izango dute Intxorta elkarteak txorizo pintxoak eta salda eskainiko baitie. Eguerdi aldera, 12:15ean, 40 bat kilometroko irteera egingo dute. Bien bitartean Vespak eta Lambrettak ikusgai egongo dira plazan.

     Egunari amaiera emateko bazkaria egingo dute Iñaki jatetxean. Izena emateko epea zabalik dago oraindik ere.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak