Eguenean hasi ziren herriko jaiak. Sokamuturra, asko karrera, paella jana, koadrilen arteko jokoak, boleta txapelketa... Jaietako klasikoak dira guztiak. Jaietako egun handia, domeka izango da. Ferixa Nagusian 95 abelburu eta 57 postu egongo dira ikusgai.
95 abelburu eta 57 postu
Abelburuei dagokienez 40 idi, 47 behi eta zortzi zaldi egongo dira Berraondokoan. Roberto Basaurik sei asto izango ditu ikusgai ferixan eta Joxe Arantzabalek, berriz, bederatzi behi. Berraondokoan, gainera, uztarriak egiten dituen artisaua egongo da aurten. Lanean ikusteko aukera egongo da.
Artisau eta saltzaileei dagokienez 57 postuk osatuko dute azoka. Nekazal trenekin sei etxe etorriko dira, etxeko tresnekin bat. Produktu saltzaileak 36 izango dira, tartean Altubeko ogiarekin Karmen Ojanguren eta eztiarekin Juan Arantzeta. Angiozarko eskolakoek ere pintxoak saltzeko postua jarriko dute. Bergarako ikastolakoak, berriz, auto baten zozketarako txartelak salduko dituzte Ozkarbi elkartearen parean.
Artisauak 12 izango dira. Ez dute urteroko hitzordura huts egingo ez Elgetako Pili Arin eskulturagileak ez Angiozarko Igor Herce larrugileak. Postuok goizeko 09:00etan zabalduko dituzte.