Gipuzkoako Foru Aldundiak Larrabiltzearran zenbait konponketa egitea onartu du

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko urtarrilaren 14a

Arantzetako bidegurutzean hobekuntzak egitea ere adostu du Udalak Foru Aldundiarekin.

Elgetako hiru baserri bidetan hobekuntza lanak egiteko konpromisoa hartu du Diputazioak. Udal ordezkariek bilera bat baino gehiago egin dituzte Diputazioko teknikariekin, azkena abenduaren 18an. Bertatik, Larrabiltzearrako bidean zenbait konponketa egiteko konpromisoa ekarri zuten.
Larrabiltzearrako auzotarrak ez zeuden gustura Diputazioak bidean egindako lanekin. Orain, auzoko sarreran eta baserrietarako sarreretan zenbait konponketa egiteko konpromisoa hartu du Diputazioak. Lan horiek laster hastekoak dituzten Karabietako bideko lanekin batera egingo dituztela esan dute Aldunditik.


Arantzetako bidegurutzea
Diputazioak, bestetik, Arantzeta auzora sartzeko bidegurutzean abiadura moteltzeko eskatuko duen seinale bat jartzeko konpromisoa hartu du.
Udal ordezkariei ez zaie nahikoa iruditzen eta bihurgune horretan ikusmena handitzea nahiko lukete. Hala, aurretik egin zen moduan, lurra kentzeko eskaera egingo dute. Aurretik kendu zen. Gehiago kentzeko eskaera egingo diote orain Diputazioari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak