Hilaren 1ean Beizu eta Azula baserrietako bide-bazterrak garbitzeko lanetan aritu ziren bidearen erabiltzaile batzuk auzolanean. Bidearen hasieratik Azula eta Beizu baserrietako bidegurutzerainoko zatia garbitu zuten. Gelditzen den zatia garbitzeko bihar, zapatua, egin dute hitzordua, 09:00etan.
Udalak, gainera, jakinarazi du ordenantzako 23. artikulua aplikatuko duela aurrerantzean. Honela dio artikulu horrek: "Norbaitek auzolanean ezingo balu parte hartu, bera ordezkatuko lukeen bat jarri beharko luke, edo bestela orduko 10 euro ordaindu".