Dagoeneko amaitu da herriko herri eskolan aurre-matrikulazioa egiteko epea eta datorren ikasturteari begira bi urteko zortzi umetxok eman dute izena Herri eskolako zuzendari Emma Igartuak adierazi duenez. Hain justu ere, sei neska eta bi mutil izango dira bi urtekoen gelan.
Datu horiek kontuan izanda, 2010/2011 ikasturtean eskolak izango duen haur kopurua aurtengoaren parekoa izango dela esan du Igartuak: "Aurten, 87 ume ditugu eta datorren urtean ere kopurua hortxe egongo da. Hainbat baja izatea aurreikusten badugu ere, 85 eta 87 artean izango ditugula uste dugu"