Datorren ikasturtean helduendako ingeleseko eskolak antolatuko ditu Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko martxoaren 27a

Ingelesezko eskolak jasotzeko taldea osatu da, eta maiatzean irekiko da aurre-matrikula epea.

2008-2009 ikasturtean aukera egongo da, hezkuntza programa barruan, ingelesezko ikastaroa herrian bertan egiteko.Hilaren 19an egindako bileran herritar talde batek ingelesezko eskolak jasotzeko interesa agertu zuen. Hala, Udalak eskola horiek eskaintzeko eskaera egingo dio Eusko Jaurlaritzari.
Ingelesezko eskolak bi orduko saioak izango dira, astean bitan. Eskaera egin aurretik Udalak zenbat interesatu zeuden jakin beharra zeukan. Aurre-matrikula epea maiatzean zabalduko dute.
Euskarazko eta frantsesezko ikastaroak martxan jartzeko aukera ere bazegoen, baina ez da talderik osatu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak