Datorren astean zabalduko dute Frontenis txapelketan izena emateko epea

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko abe. 1a, 21:59
Antolatzaile lanetan diharduen Asier Osororen asmoa da lehenengo partidak urtarrilean jokatzea.

Iaz jokatu zen herri mailako I. Frontenis txapelketa. Izandako arrakasta ikusirik, bigarren edizioa egiteko prestaketa lanetan dihardu Asier Osoro elgetarrak.  "Parte hartzeko interesa duten bikoteek izena eman dezakete  datorren astetik aurrera Espaloia kafe antzokian", adierazi du. Bikoteko bost euro ordaindu beharko dela azaldu du, baita txapelketa 16 urtetik gorako elgetar guztiei dagoela zabalduta. Osorok azaldu du iaz bezala herri mailako txapelketa egitea dela asmoa. Partidak zapatu arratsaldetan eta domeka goizetan jokatuko dira.

Iaz 17 bikote

Iaz 17 bikote mugitu zituen Frontenis txapelketak; gizonezkoen txapelketan hamar bikote aritu ziren, eta emakumezkoenean, berriz, zazpi. "Ikusiko dugu aurten zenbat jende animatzen den", esan du Osorok. "Horren arabera antolatuko ditugu partiduak eta txapelketa bera. Lehenengo norgehiagokak Gabonetako oporren ostean hastea nahiko nuke".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak