Data aldaketak daude Udalak antolatutako ekintzetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko urr. 10a, 14:01
Poxpolo eta Mokolo pailazoen ikuskizuna, bi ikus-entzunezko eta erakusketa bat ekarriko ditu Udalak abendura bitartean.

Azken orduko aldaketa ugari sortu dira Udalak hiruhileko honetan Espaloian antolatutako ekintzen datekin eta nahasmenik egon ez dadin behin betiko hitzorduen berri emateko eskatu digute Udaletik.

Poxpolo eta mokolo pailazoak

Poxpolo eta Mokolo pailazoen ikuskizuna hilaren 26an, domeka, 17:30ean izango da Espaloian eta ez hilaren 19an hainbat tokitan iragarri den moduan. Ander Izagirrek, bestalde, Euskal paisaiak eta euskal herritarrak delako ikus-entzunezkoa aurkeztuko du. Hilaren 30ean, eguena, izango da hori 20:00etan hasita eta ez hilaren 29an. Mantentzen diren datak azaroan egingo den IHESAren gaineko erakusketarena eta Angel Cuerdoren Hegoamerika motoan Ché-ren bidetik ikus-entzunezkoarena dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak