"Joan den urteko udaberrian, Koadrilen egunari begira, dantza ikastarotxoa egin genuen, egun horretan plazan egingo ziren dantza batzuk prestatzeko. Orduan azaldu zen parte hartzaileen interesa dantza jauziak hobe ikasteko", adierazi du kultura zinegotzi Ana Gillegik.
Eguaztenetan, 19:15ean
Izenematea zabalik dago udaletxean. Udalak antolatutako ekimena da. Bertan makina dantza ikasteko aukera egongo da; dantza-jauziak (oinarrizko urratsak eta praktika), Zuberoako Branlea, Axuri beltza eta Baztango zortzikoa. Saioak, eguaztenetan, 19:15etik 20:30ra egingo dituzte.
"Hilero egiten dugun Herrixa dantzan saioari begira, interesgarria iruditzen zaigu elgetar taldetxo batek jauzietan jakitea, halako piezak sartu ahal izateko. Ikasitako dantzak Herrixa Dantzan-eko errepertorioan sartuko ditugu", esan du Gillegik.