Dantza-jauzien bigarren saioa egingo dute asteon

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko mai. 4a, 15:09
Dozena bat lagunek eman dute izena, eta aurreko astean egindako saioan 'Egi' eta 'Zazpi jauzi' landu zituzten, gehienbat. "Jauzien klasikoak", esan zuen Patxi Montero irakasleak.

Dantza-jauziak ikasteko helburuarekin dozena bat lagunek ikastaroa hasi zuten aurreko eguaztenean. Udalak antolatuta, Espaloian elkartuko dira astean behin Patxi Montero irakaslearen gidaritzapean hainbat dantza ikasteko.

     "Joan den urteko udaberrian, Koadrilen egunari begira, dantza ikastarotxoa egin genuen, egun horretan plazan egingo ziren dantza batzuk prestatzeko. Orduan azaldu zen parte hartzaileen interesa dantza jauziak hobe ikasteko", azaldu du kultura zinegotzi Ana Gillegik. Maiatzaren 26ra bitartean, eguaztenero, ordu eta laurdeneko saioak egingo dituzte, 19:15ean hasita.

Egitaraua

  • Dantza jauziak: oinarrizko urratsak eta praktika.
  • Xiberuako Branlea.
  • Axuri beltza.
  • Extra: Baztango zortzikoa errepasatzea (Lantzeko inauteria).

 


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak