Cie Alfa Deco enpresako langileak kalera irten dira lau kaleratze salatzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko aza. 10a, 23:15
Azaroa amaitu aurretik lau lagun kaleratzea aurreikusten du enpresako zuzendaritzak. LAB sindikatuak deituta manifestazioa eta kontzentrazioa egin dituzte gaur langileek.

37 langile ditu Elgetako Cie Alfa Deco lantegiak, eta otsailetik egon dira lan erregulazioan. Zuzendaritzak, orain, lau langile kaleratzea aurreikusten du eta LABek ordezkari sindikala den Iskandar Sarasketak adierazi du ezin dutela "bide hori zabaltzen laga".
     Itxita egon da gaur Cie Alfa Deco, eta langileak eguerdian batu dira lantoki atarian. Manifestazio egin dute industria-gunean, eta herriko plazara eraman dute euren salaketa 12:30ean hasi duten kontzentrazioan. "Langileekin kontatu behar dutela uste dugu", adierazi du Sarasketak. "Are gehiago krisi egoera hau guk sortu ez dugunean".

Negoziazio mahaia

Enpresako langileek negoziazio mahaia behartu nahi dute lehenengo mobilizazio honekin. Aurrera begira zein pauso emango dituzte zuzendaritzaren erantzunaren arabera erabakiko dutela adierazi dute.

Zuzendaritza

Behin baino gehiagotan saiatu arren, ez dugu Cie Alfa Deco enpresako zuzendaritzarekin harremanetan jartzerik izan gaiaren inguruko bere iritzia jaso ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak