Sei mago elkartu ziren aurreko aste bukaeran Elgetako Magia Mostran. Hamaika trikimailu egin zituzten, eta zur eta lur utzi zuten bat baino gehiago.
Urtero legez, baina, Mostrako ikusleek euren iritzia emateko aukera izan dute, eta denen artean Camilo Vazquez mago galiziarraren lana saritu dute. Zapatuko galan eta domekan eguerdiko kale ikuskizunetan hartu zuen parte Vazquezek. Albistea emateko deitu diogunean Galizian harrapatu dugu. "Ez didazu, esan!", izan da bere lehenengo erreakzioa. "Oso gustura egon naiz Elgetan, eta gainera publikoaren saria eman badidate, pentsa!". Adierazi du ilusio handia egin diola sariak, eta oso gustura egon zela Elgetan. "Arrasate, Elgoibar eta Soraluze ezagutzen nituen aurretik, baina Elgetan ez nintzen sekula egona. Iritsi eta lehenengo sorpresa herrian duzuen aretoan izan zen. Zoragarria da! Taberna da, handik gutxira antzokia... eta publikoa bertatik bertara daukazu. Zoragarria benetan!".
Aste bukaera magikoa
Vazquezen hitzetan ondo aprobetxatutako aste bukaeran egiten dute Elgetan. "Bi gala, gainera baliabide tekniko egokiekin, kaleko ikuskizunak... nik uste dut Mostra ona izan dela honakoa. Etxean moduan sentitu gara magoak ere".
| Magoa | Boto kopurua |
|---|---|
| Camilo Vazquez |
60 |
| Javier Santos |
20 |
| A. de Figueiredo |
16 |
| Miguel Gomez |
12 |
| Jon Zabal |
10 |
| Woody Aragon |
8 |
| Rafael Benatar |
8 |