"Bota Patsa" antzezlana Txalo produkzioaren eskutik dator Espaloira. Urriaren 26an izango da, 22:30ean.
Izerdia. Patsa. Izerdi-uharretan, bitsetan... baina patsa. Izerdi likin, likits, larri, guruin… baina patsa. Izerdialdi, izerdikor, izerditan, izerditsu… baina patsa. Aukerak ez dira bakarrik etortzen. Kasualitateak ez du lekurik. Zorteak ez du indarrik. Opariak ez dira debalde. Patsa da bidea. Esfortzuaren patsa, sakrifizioaren patsa, nekearen patsa, kirolaren patsa. Nolako patsa, halako gizona. Patsa lehen, patsa orain eta patsa etorkizunean.