Bost urte barru berriz elkartzea da Arantzetarren asmoa

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko uztailaren 22a

Gustura ibili ziren Arantzetarrak zapatuan Elgetan egindako I. Nazioarteko Topaketan. Argazkiekin liburua argitaratu nahi dute, eta bost urte barru atzera ere elkartzeko asmoa agertu dute.

Eguraldi bikaina izan zuten Arantzetarrek zapatuan. 170 lagunetik gora elkartu ziren bazkaltzeko eta hainbat tokitatik etorritakoak batu ziren gainera. Euskal Herri osotik etorritakoez gain Venezuelatik, Kolonbiatik eta Mexikotik ere etorri ziren topaketari nazioarteko maila emanez.

Bost urte barru, berriro

Gauzak zein ondo joan diren ikusita asmoa dute bost urte barru berriz elkartzeko deialdia egitea. "Familia kontuak tarteko Argentinatik ezin izan dute etorri, eta Alemaniatik ere etorri barik gelditu dira", adierazi du Luis Mari Arantzeta elgetarrak. Alemaniako Arantzetarrek taberna dutela jakin dute asteburuan eta taberna horretan Arantzeta koktela saltzen dutela ere bai.
     Zapatuko ekitaldian argazki asko atera zituzten eta asmoa da horiekin guztiekin liburu bat argitaratzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak