Martitzenerako iragarri zuten hasiera batean pelikularen proiekzioa, baina azkenean agenda kontuak tarteko egun bat atzeratu dute emanaldia. Hilaren 7an, eguaztenean, emango dute Bosque de Sombras pelikula Eibarko Coliseo aretoan. Ordutegian ere aldaketa dago, 19:00etan emango dute-eta.
Arantzeta auzoa pantaila handian
Koldo Serra zuzendariak Elgetako Arantzeta auzoan grabatu zituen bere lehenengo luzemetraiaren pasarte batzuk. Jose Ramon Arantzabal auzotarrak aktore lanak egin zituen bertan. Herriko zenbait txoko pantaila handian ikusteko aukera polita, beraz, kilometro askorik egin gabe.