Borondatezko alkoholemia probak egiteko aukera egongo da jaietako barikuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko eka. 26a, 15:05
Zapatuan 00:00etatik 03:00etara stand bat ipiniko dute farmazia parean nahi duenak alkohol mailaren froga egin dezan.

Sasoia izeneko elkarteko hiru adituk stand bat ipiniko dute farmazia parean eta nahi duen orok izango du alkohol mailaren froga egiteko aukera. Ertzainek erabili oi dituzten alkoholimetroen oso antzerakoak erabiltzen dituzte Sasoi elkarteko kideek. "Alkohol-probek ematen duten emaitza %100 da fidagarria", adierazi dute. Gainera, proba egiten dutenei hainbat aholku emango dizkiete. Positibo ematen dutenei autoa hartzeko zenbat denbora itxaron behar duten esango diete, besteak beste.

Sentsibilizazioa helburu

Herriko jaietan, alkoholaren gehiegizko kontsumoari buruz sentsibilizatzeko, informatzeko eta harreta hartzeko aurrera eramango den kanpaina da honakoa.  Hurbiltzen direnak, lehenengo galdera sorta bat bete behar dute. Bertan adina, sexua, zenbat alkohol kontsumitu duten eta ia autoa hartu behar duten galdetzen zaie.Ondoren, alkoholemia froga egingo zaie eta honekin batera emaitzaren azalpena, autoa hartuzgero zer gerta litekeen eta alkohol tasak zenbat denbora irauten duen gorputzean azalduko zaie. Informazio liburuzkak ere jasoko dituzte oparitan.
Froga, esan bezala, barikutik zapaturako gauean egingo dituzte 00:00etatik 00:03etara farmazia parean ipinitako stand batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak