Bolatoki tabernako odolki pintxoa saritu dute

Amaia Txintxurreta Guridi 2010eko urriaren 24a

Odolkia, karbonara fina, txanpiñoiak, langostinoa eta piper saltsa osagaiez egindako Bolatokiko pintxoak irabazi du III. pintxo lehiaketa. Bost ostalarik hartu dute parte lehiaketan: Elgeta hotelak, Iñaki jatetxeak, Patxi tabernak, Bolatoki tabernak eta Haizea tabernak. Eta herriko hiru elkartetako ordezkariek osatutako epaimahaikideek erabaki dute Bolatoki tabernako pintxoa saritzea.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak