Bluesaren gaua Espaloian

Mirian Biteri 2010ko urt. 17a, 14:05
Travelling Brothers talde bizkaitarra eta Bill Lyerly amerikarra Espaloia antzokian izan ziren egubakoitz gauean. Guztiak pozik iren ziren handik; zaleak gogotsu joan ziren musikariak entzutera eta aurreikusi bezala, horiez ez zuten huts egin.

Lehenengo Travelling Brothers taldeko musikariak igo ziren Elgetako Espaloia antzokiko agertokira. Leioako boskote elektrikoak oso kontzertu dinamikoa eta erritmikoa eskaini zuen han bildu ziren ehun lagunetik gorakoen aurrean. Ordubete inguru iraun zuen emanaldian bluesa izan zen nagusi, swing ukituekin.

Bizkaitarrek jo zituzten kantu gehienak eurek sortutakoak ziren. Bereziki, Gaztelupeko Hotsak zigiluarekin joan den urtean taldeak argitaratutako Red, Hot & blue! izeneko laneko abestiak jo zituzten; baina baita kalean dituen beste bi diskoetako kantuak ere: A Blues Experience. Live From Kafe Antzokia eta From The Road izenekoak, hain zuzen ere. 

Hiru gitarra

Jarraian, Bill Lyerly beteranoaren txanda iritsi zen. Musikan 30 urte luze daraman amerikarrak Gaztelupeko Hotsakekin kaleratutako Too Hurt To Cry. The Best of Bill's Blues izenburuko diskoa aurkeztu zuen. Hiru gitarra ezberdin tartekatu zituen egubakoitzean eskainitako emanaldian. Bluesa eta rock-and-roll esparrutik jo zuen. Bill Lyerly estatubatuarrak ordu eta erdi inguru eman zuen agertoki gainean, jendeak bi bider hala eskatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak