Bizi kalitatea hobetzeko proposamenak Udalari

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko ots. 10a, 11:26
'Elgeta Danon Artian' egitasmoaren baitan Udalak egindako inkestaren bidez herrian bizi kalitatea hobetzeko herritarrek egindako hainbat proposamen jaso dira. Guztiak aztertu eta baloratuko direla adierazi dute udal arduradunek.

105 herritarrek bete dute inkesta hori eta %79k erantzun du Elgetan bizi-kalitatea dutela. Dena den, herrian denda gehiago behar direla (%45,2) eta garraio publikoa hobetu beharra dagoela (%35,5) nabarmendu dute.

Zein herri-lani lehentasuna eman galdetutakoan, inkestatuek lehenengo tokian ipini dituzte gehien bat bi eskaera. Alde batetik kiroldegia berritzea (%23,4) eta bestetik herrian aparkaleku gehiago egitea (%22,8).

Jarraian aipatu dituzte erretiratuendako lokal propio bat topatzea (%20,70) eta saihesbidearen bigarren fasea egitea (%13,8). Azken aukera moduan aipatu dituzte, besteak beste, udaletxea eta kultura etxea berritzea, %6,9a eta %5,5arekin hurrenez hurren.

Udal zerbitzuak

Udalak ematen dituen zerbitzuen gainean galdetuta inkestatuen % 79,6a konforme agertu da. Pertsonen %95,1 Udalak ondo artatzen duela estimatzen du. %4,9ak salatu du arreta zerbitzua txarra dela. Azken horiek udal zerbitzuen ordutegia eta eguna handitzea eskatzen dute, kexen kudeaketa hobetzea eta udal zerbitzuak sakontzea.

Elgetako zerbitzu publikoen instalazioen gainean ere galdetu zaie herritarrei. Askotariko erantzunak jaso dira. Inkestatuen %50,6ak kontsideratzen du udal instalazioak egokiak direla, baina kritiko agertu dira azpiegitura horien egoerarekin % 49,50a.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak