Bixente Askasibarrek Afrikara egindako azken bidaiako argazkiak erakutsi ditu Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko mai. 23a, 17:37
Sei laguneko talde batek bi furgonetan egin ditu Elgetatik eta Ginearainoko 9.000 kilometroak. Bixente Askasibar izan da guzti honen artifizea. Bidaia lagun izan ditu, besteak beste, Alberto Arregi eta Gaizka Bolinaga elgetarrak.

Euskal Herria, Espainia, Senegal, Ginea Bissau eta Ginea Konakri. Sei lagun, bi furgoneta eta pare bat hilabeteko abentura. 9.000 kilometro egin dituzte furgonetan Bixente Askasibarrek, Alberto Arregik, Gaizka Bolinagak eta beste hiru lagunek. Askasibarrek Espaloian erakutsi ditu bidaian ateratako argazkiak.

    Turismoa heltzen ez den lekuetara joatea gustatzen zaio Askasibarri. Kasu honetan, laguntzaile garrantzitsua izan du; Senegalgo Lamin Chareh, hain zuzen ere. Seikoteak bisitatu dituen hainbat herrixketan umeek ikusi dituzten lehenengo pertsona zuriak izan dira. Oso sentsazio berezia Askasibarren esanetan.

Bertako gida batekin

    Gogorra da bizitza Afrikan. Txirotasun handia ikusi dute. Mugetan ere hainbat arazo izan dituzte. Dena dela, hori da Askasibarri gustatzen zaiona, uste du-eta horrela ezagutzen direla herrialdeak eta herrialde horietan bizi den jendea. Lamin Chareh senegaldarrarendako ere esperientzia berezia izan da Afrikan gida lanak egitea.

    Afrikati itzuli berriak dira, baina Askasibarrek dagoeneko buruan dauka hurrengo bidaia. Ez daki zehat mehatz nora joango den, baina Afrikara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak