Bixente Askasibar: "Orain, Hegoafrika ezagutu gura dut"

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko mai. 12a, 14:24
Badira aste batzuk etxean dela. 'Lasai eta ondo jaten', bere esanetan. Hiru mila argazki inguru ekarri ditu bere azken bidaiatik. Motorra Hegoafrikan utzi du. Zain omen dauka hurrengorako.

Abentura hau bukatu orduko sortu zaizu hurrengorako grina.
Bai. Nire hasierako asmoa zen Hegoafrikako lur muturrera iritsitakoan motorra saltzea, baina garaje batean utzi dut azkenean. Hegoafrika ezagutzeko grina piztu zait, eta gauzak ondo bidean datorren urtean joateko asmoa dut. Motorra zain daukat!

Zer iruditu zaizu Afrika Iparretik Hegora zeharkatu duzun honetan?
Afrikako 17 herrialde zeharkatu ditut motorrean. Lurralde oso zaila da, kontraste handiak ikusi ditut. Naturaren indarrarekin zur eta lur gelditu naiz. Edozer landatu eta hazi egiten da. Gero, txanponaren beste aldean burokrazia, polizia, bisatuak lortzeko zailtasunak daude. Afrikarrendako zuriak dirua dauka eta horixe zen gure eguneroko borroka; prezioen borroka, hain zuzen.

Lortu duzu zure helburua. Iritsi zara Hegoafrikako lur muturrera!
Bai, azkenean bakarrik heldu naiz eta hasieran aurreikusitakoa baino denbora gehiago behar izan dut. Baina pozik nago. Hasierako arazo mekanikoak konpondu nituen eta motorra ere oso ondo ibili da. Ez dut kexarik!

Trantze gogorrak ere ezagutu dituzu, baina.
Bai, lapurreta izan genuen Kongoko mugan. Pistola atera eta auto batean sartu gintuzten. Poliziak ziren eta dirua zen nahi zutena. Beldurtu egin ginen. Bizia galtzeko arriskurik ez genuen ikusi, baina trantze gogorra izan zen hura!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak