Bixente Askasibar elgetarrak bakarrik jarraitzen du Afrikako muturrerainoko bidaia

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko martxoaren 19a

Azken hilabeteotan bidailagun izan duen Unai Artaloitia zornotzarrak etxera itzultzea erabaki du. Lapurretan egin zieten Kongoko Errepublika Demokratikoko Kinshasa hiriburuan.

Kinshasan izandako lapurretarekin beldurtuta, eta lan kontuak tarteko Afrikako abentura bertan behera uzteko erabakia hartu du Unai Artaloitia zornotzarrak. Ez horrela Bixente Askasibarrek. Elgetarrak bidaiarekin jarraitzea erabaki du andikona.blogspot.com blogean irakurri ahal izan dugunez. Hortik aurrera, albiste gutxi dugu. Familiak duen azken albistea da Angolan dela Namibiaranzko bidean.

Lapurreta, armak erabiliz

Unai Artaloitiak kontatzen du gertakaria bere blogean. "Poliziak ziren. Atxilotu eta auto batean sartu gintuzten. Dirua nahi zuten eta geneukan apurra kendu ziguten". Artaloitiak dionez Kinshasa hiri oso arriskutsu da, eta Kongoko Errepublika Demokratikoa munduko hirugarren herrialderik arriskutsuena Iraken eta Afganistanen ostean.

Bixente Askasibarren albisteen zain gelditzen gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak