Bixente Askasibar elgetarra Kamerungo hiriburura, Yaundera, iritsi da

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko ots. 15a, 15:24
Elgetarraren helburua da motorrean Hego Afrikako muturrera, Cape Town-era iristea. Abenduaren 27an abiatu zen Elgetatik. Unai Artaloitia zornotzarrarekin batera ari da bidea egiten.

Laster beteko dira bi hilabete Bixente Askasibar etxetik motorrean abiatu zela. Kostako bidetik Afrika guztia zeharkatzea da bere helburua. Jakin dugu Kamerungo Yaundé hiriburura iritsi dela bidelagun duen Unai Artaloitiarekin batera. Yamaha Teneré motorrekin abiatu dira Afrikaren barrena.

Gabonen sartzeko agirien zain

Momentuz, 13 mila kilometro egin dituzte motorrean. Saharako basamortua zeharkatu dute, 13 herrialdeen arteko mugak gurutzatu dituzte. Kamerungo Yaundé hiriburuan daude Gabonera eta Kongora sartzeko agirien zain. Euren abenturaren berri emateako eta argazkiak erakusteko blog bat zabaldu dute; andikona.blogspot.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak