"Biodantzaren bitartez emozioak kanporatzen ikasten dute askok"

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko ekainaren 15a

Eguenean, biodantza saio irekia egin zuten Elgetan. Lehenengo ikasturtea bukatzear dago. Ondo joan da eta arduradunek jarraipena eman nahi diote ekimenari. Biodantza zer den jakin nahi izan dugu.

Zer da biodantza?
Bizitzaren dantza esan nahi du. Rolando Toro psikiatra txiletarrak sortu zuen 65an. Dantza eta musikaren bitartez gure emozioak kanporatzen laguntzen digu. Eta, gero, gure eguneroko harremanetan nabaritu egiten dira jarrera aldaketak.

Eta zer lantzen da biodantza ikastaro batean?
Irakasleak ariketak proposatzen ditu. Esaterako, binaka jarri eta batek ezetz eta besteak baietz esan behar du. Askotan besteak konbentzitu egiten gaitu. Hor dago gakoa. Askotan nahiz eta gauza bat pentsatu gizarteak gugandik beste zerbait espero duelako pentsatzen dugunaren kontrakoa esaten dugu. Gero, gaizki sentitzen gara. Besteak beste horrelakoetan ez erortzeko ariketak egiten dira biodantza ikastaro batean.

Adin guztietako jendearendako da orduan biodantza?
Bai. Adin guztietarako eta prestakuntza berezirik eskatzen ez duena.

Zelan joan da lehenengo ikastaroa Elgetan?
Ondo. Berriz ere taldea osatuz gero ekimenari jarraipena emantea da gure asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak