Biharkoa egun handia izango da Elgetako umeendako. Olentzero etorriko da herrira bisitan. Intxortatik jaitsiko da asto eta guzti 18:30ak aldera. Aurretik, baina, ekitaldi ugari izango dira Udalak antolatuta.
Egitaraua
* 10:30ean, umeek irteera egingo dute Intxortara Olentzeroren bila.
Hezitzaileak izango dira.
* 17:30ean, txokolate-jana.
* 18:00etan, musika emanaldia musika eskolako eta trikiti eskolako ikasleen eskutik.
* 18:30ean, Olentzeroren etorrera.
Umeak Eguneko Zentroan
Ludotekako umeak Eguneko Zentroan izan dira bertako nagusiei antzerki emanaldia egin eta Gabon kantuak abestera. 16:00ak aldera iritsi dira zentrora eta hamar bat lagunen aurrean antzeztu dute prestatutako emanaldia. Gabon kantuak ere abestu dituzte, hala nola Olentzero, Hator Hator, eta Din Dan Donesaterako.