Bihar, eguena, ipiniko dute martxan Salbador kaleko pibota

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko uzt. 28a, 14:00

Salbador eta Lasao kaleetako bizilagunen artean 200 mando banatu dira dagoeneko.

Uztailaren 13ko osoko bilkuran onartu zuen udalbatzak oinezkoen kaleetarako arautegia, eta aurreratu zuten abuztua aproposa ikusten zutela arautegi horrek ekarriko dituen piboten funtzionamendua egokia den ikusteko. Bi asteotan bilerak egin dituzte atariz atari Salbador eta Lasao kaleko bizilagunek. "Dagoeneko 200 mando banatu ditugu", adierazi dute udaletxetik. Gaur bukatuko dute batzar horiekin eta jakinarazi dute bihar ipiniko dela martxan Salbador kaleko pibota. "Mandoa behar dutenek udaletxean eskatu behar dute, abuztuan ere izango dute horretarako aukera", gaineratu dute.

Arautegia etxez-etxe

Herritarrek atzo jaso zuten arautegia etxe postontzian. Honela dio lehenengo parrafoak: "Elgetako udalak lau kale oinezkoentzat jarri ditu. Hemendik aurrera kale horrietan zirkulazio arau berriak erabiliko dira. Aldaketa horrekin gura nahi duguna da herri barruan zirkulazioa murriztea, oinezkoen lasaitasuna eta bizi kalitatea hobetzea, eta zarata murriztea". Liburuxka horretan arau guztiak irakur daitezke.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak