Haurreskola-gazteleku berriko lanak amaitu bitartean Kultura Etxean zabalduko ditu hasiera batean ateak gaztelekuak. Barikuetan 17:00etatik 19:00etara, zapatuetan 16:30etik 20:30era eta domeketan 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik asteburu oro. Hezitzaile batek antolatuko ditu gazteei zuzendako ekintzak eta interesatuek ludotekan eman behar dute izena. Gainera, ingresoa egin behar dute Kutxan.
Kuotak
Familiako gazte bakarra badago 35 euro. Bi badira, 30 euro bakoitzak, eta hiru izanez gero, 25 euro bakoitzak.