Bihar arratsaldean zabalduko dute ostera ere Ozkarbi elkartea

Mirian Biteri 2010ko mai. 20a, 17:01
Aurreikuspenak bete egin dira eta bihar, egubakoitza, arratsaldean zabalduko dute Ozkarbi elkartearen egoitza, bi astez itxita egon ostean. Elkarteko presidente Iban Arantzabalek azaldu digu lanak dagoeneko amaituta daudela eta sukaldetik beheko jangelara doan eskailera bakarrik falta dela; datorren astean jartzeko asmoa dutela gaineratu du.

Horren arabera, dena dela, "erabiltzaileek normal erabili ahal izango dute egunotan elkartea afarietarako edo nahi dutenerako".  

Amaral de Sousa enpresak egin ditu obra horiek. Bere garaian, Ozkarbik akordioa lortu zuen Udalarekin, herriko erretiratuek elkartea egoitza moduan erabil zezan. Horretrako, areto bat atondu egin da, eta irisgarritasun lanak egin dira. Ezinduei egokitutako komun berria egin dute beheko solairuan, eta aldapatxoak sarreran. Zuzendaritzak, gainera, lan horiek aprobetxatu nahi izan ditu eta elkarteko hormak margotu eta mahaiak lixatu eta bernizatu dituzte.  

Ozkarbi eguna, ekainaren 6an

Obrak direla-eta, Ozkarbi eguneko bazkaria atzeratu egin behar izan dute. Ozkarbiko presidenteak aurreratu digu dagoeneko ekimen horren data zehaztu dutela: ekainaren 6an, domeka, egingo dute esandako eguna. Urtero moduan, bazkideak bazkaltzeko batuko dira egun horretan, mahai baten bueltan. 

Horren harira, zuzendaritza batzordeak bazkideak gonbidatu nahi izan ditu bazkarian parte har dezaten eta nahi izan ezkero, elkartean egin diren obrak ikus ditzatela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak