Bigarren eskuko materialarekin bi azoka egingo dira aste bukaeran

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko abenduaren 10a

Udalak antolatuta bigarren eskuko kirol materialaren azoka egingo dute kultura etxean. Gaztetxeak, berriz, truke azoka egingo du zapatuan Eskola Zaharrean, gaztetxokoa zegoen lokalean.

Barikuan, hilak 12, zabalduko ditu ateak kultura etxeko lehenengo solairuan Elgetako bigarren eskuko kirol materialaren I. azokak. Udalaren ekimena da eta lerrook idazterakoan herritarrek eramandako hainbat gauza zituzten jasota herriko etxean. Besteak beste bi bizikleta, eskiak, snow taula, patinak, mendiko botak, baloiak... Guztiak saltzailearekin izenarekin eta salneurriarekin. Azoka zabalik egongo da barikuan 18.00etatik 20:00etara eta zapatua 11:00etatik 13:00etara.

Truke azoka

Gaztetxeak, bere aldetik, truke azokarako deia luzatu du. Zapatuan egingo dute 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20.00etara gaztetxokoa zegoen lokalean. Diru kontuak alde batera utzi eta erabiltzen ez ditugun gauzak elkartrukatzea proposatzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak