Bideak, momentuz, zabalik daude

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko abe. 18a, 15:18
Eguerdi parterako erretiratu dituzte Izarrako bueltan, Arantzeta auzorako bidegurutzean, gurutzatuta zeuden kamioiak eta autobusa. Zirkulatzea posiblea da orain, baina arratsaldean elur-kota 200 m-ra jaitsiko dela dio eguraldi iragarpenak.

Auto istripu bat baino gehiago egon dira gaur goizean Elgetarako bideetan. Auto bat irauli egin da Elorrioko igoeran, suhiltzaileak izan dira bertan. Karabietan ere, Eibarko bidean, beste auto batek istripua izan du. Azkenik, Bergararako bidean bata bestearen segidan zihoazen hainbat autok elkar jo dute.
    Orduotan, 14:00ak, zirkulazioa atzera ere normaltasunera itzuli dela esan daiteke. Kateak erabiltzeko gomendioa egin dute Herrizaingo sailetik, baina autoak eta kamioiak barik dabiltza gora eta behera. Baina kontuz, iragarpenak arratsaldean elur gehiago botako duela dio-eta.

Elurra kentzeko makinak

Foru Aldundiko elurra kentzeko makinak eguerdi partean zabaldu dute Bergararainoko bidea. Ordu horretan erretiratu dituzte bidean gurutzatuta zeuden kamioiak eta autobusa.
     Udal brigadako kideak herri barruko pasabideak garbitzen aritu dira goiz osoan, eta Mikel Beretxinagak industrialderako eta Berraondorako bideak zein erdiguneko kale aldapatsuak garbitzen ibili da bere makinarekin. Orduotan baserrietarako bideak garbitzen ari dela jakin dugu.

Umeak jolasean

Elurrak eragozpenak sortu ditu errepideetan, baina umeen gozamena ere izan da. Eskola barik pozik aritu dira jolasean. Elurretako panpinekin bete dituzte bazterrak eta asko izan dira lerak etxetik atera dituztenak.

--------------------

Eguraldi iragarpena:

Barikua, hilak 18:

- Elurrari dagokion abisu horia, 00tik UTC 24ra UTC. Elur-kota 400-600 m-ra kokatuko da;
goizaldean elur-kota beherago egoteko probabilitatea handia da. Arratsaldean elur-kota 200
m-ra jaitsiko da eta azken orduetan 0-100 m-ra jaisteko probabilitate handia dago.
Prezipitazio txiki-ertaina egingo du, sarriago kantauri isuraldean.

Larunbata, hilak 19:

- Elurrari dagokion abisu horia, 00tik UTC 12ra UTC. Elur-kota 0-100 m-ra kokatuko da.
Egunaren lehen partean prezipitazio txikia egingo du; kantauri isurialdeko mendebaldean
ertaina izateko probabilitate handia dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak