Bidebat eta Urgabe taldeek kontzertua eskainiko dute

Maider Arregi 2007ko otsailaren 13a

Aratusteak ospatzeko Bidebat eta Urgabe taldeek kontzertua eskainiko dute. Elgetako Gaztetxean izango da otsailak 16, barikua, 22:30ean.

Urgabe

Urgabek 1995. urtean hasi zuen musikan ibilbidea Agus Barandiaran abeslariaren gidaritzapean. Hasiera batean, beste talde batzuen abestiekin ematen dituzte  lehen kontzertuak, zuzeneko mordoa eskainiz eta Euskal Herri mailan taldearen izena ezaguna bihurtuz. Lortutako oihartzunaren ondorioz, 1999. urtean, taldearen izen berbera daraman lehenengo diskoa kaleratzen dute "urgabe" (1999 Elkar), zuzenean eskainitako bertsio haien bilduma bat bertan grabatuz. Laster ordea, taldeak bere kantu propioak egiteari ematen dio lehentasuna. Horrela, bertsioak alde batera utzi eta disko berriak ugaritzen joaten dira: "hi bizi hadi" (2002 Elkar), "edan hemendik" (2004 Oihuka), eta azkenik taldearen emaitza berria "isilean" (2006 Oihuka).

Taldekideak
Agus Barandiaran: ahotsa
Mikel Romero: gitarra
Ander Garzia: baxua
Iker Lope de Bergara: alboka
Ander Hurtado de Saratxo: bateria

Bidebat

Bidebat Arrigorriagan sortu zen 1999an. Euskadi Gazteko  IX. maketa lehiaketan  finalistak izan ziren. Basauriko maketa lehiaketan, berriz, bigarrenak. Euskadi Gazteko XI. maketa lehiaketan entzuleen saria eskuratu zuten.
2003. urtean hirugarren maketa  grabatu zuten eta Bilboko Emergenzan bigarren postua lortu zuten. San Inazioko maketa lehiaketa irabazi zuten urte berean. 2005ean berriz Shot! estudioetan diskoa grabatu zuten Gaztelupeko Hotsaken eskutik. Bigarren diskoa ere 2006an kaleratu berri dute.

Taldekideak

Borja: ahotsa
Raul: gitarra
Juanjo: gitarra
Gorka: bateria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak