Bi taldetan banatuta, 17 lagun ari dira patinaje ikastaroan

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko eka. 12a, 20:48
Elgetan, bigarren urtez, patinaje ikastaroa antolatu dute Udalak eta Egokik. Arrakastatsua izaten ari da 17 lagunek eman dute eta izena. Asteon, hilaren 11n, hasi dituzte saioak.

Patinaje ikastaroak harrera ona du Elgetan. Herritarrek ala eskatuta jarraipena izan du aurten iaz abiarazitako ekimenak. Lehenengo saioan hainbat ariketa egin zituzten ikasleek Mikel Morrasen gidaritzapean. Bakoitzak bere erritmoan eta bere gaitasunen arabera eginez gero onura ugari ekar ditzake kirol modalitate honek. "Jolasean, koordinazioa, oreka, erresistentzia eta abiadura lantzen dira", adierazi du Morras irakasleak.

Ludikoa eta osasungarria

Patinajearen alde ludikoak gazteak ez ezik nagusiak ere erakartzen ditu. Bi talde egin dituzte Elgetan eta bietan ere maila oneko patinatzaileak ikusi ditugu. Ausartenak, zalantzarik gabe, umeak dira.
    Ikastaroa hasi besterik ez da egin. Elgetarrak trebatzen ari dira. Udan bat baino gehiago ikusiko dugu ibarreko bidegorrietan eta hondartza bazterretan piruetak egiten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak