Bi lagun kontratatu ditu Udalak ekainaren amaierara arte

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko eka. 10a, 21:18
Aralarrek idatzi baten bidez erantzun ditu aurreko astean oposizioko Elgetako Abertzaleak taldeak belarguneak abandonatuta edukitzearen gainean egindako kritika.

Urtebetean oposizioa gehien kezkatu duen gaia belarraren egoera dela salatu du idatzi bidez Aralarrek. "Udaleko langileek bi bider moztu dute belarra eskola inguruan, kanposantuan, Maala parkean eta kiroldegian", adierazi dute. "Ez da aditua izan behar ikusteko eguraldiak eragina izan duela belartzan".
    Udaletik aurreratu dute dagoeneko bi lagun kontratatu dituztela udako hainbat lan egiteko, tartean belarrak mozteko.

Idatzia bere osotasunean

"Urte bete osoan oposizioa gehien kezkatu duen gaia belarraren egoera dela ikusita Aralar-Independienteak taldearen ondorengo azalpenak eman nahi ditu:

1. Ez da meteorologian eta lorategiko gaietan aditua izan behar ikusteko: Aurtengo udaberrian egindako eguraldiak eragin egin duela herriko leku batzuetan belartza hazten. Udaleko brigadako langileek bi bider moztu dute belarra eskola inguruan, bitan maala parkean, bitan kiroldegian, bitan kanposantuan eta inguruan. Behin moztu dute belarra Domingo Iturbe kalean eta Kantoikuan, Asentzion, industrialdearen goiko aldean, Torrealdean eta San Roke osten. Moztu orduko hazi egin da belarra leku gehienetan eta hurrengo asteetan lanean jarraituko dugu Elgetako gune berdeek merezi duten itxura izan dezaten.

2. Uda sasoian Udalak lagun bat kontratatzen du hainbat lan egiteko, tartean belarrak moztea. 2007 urtean, orain urtebete, maiatzak 10ean hasi zen langile hau lanean: 2006an, orain bi urte, maiatzak 28an; 2005ean, orain hiru urte, ekainak 28an. Pertsona hau INEMek ematen dituen laguntzen bitartez kontratatzen da eta aurten bi peoi kontratatzeko laguntza eskatu dugu. INEMen erantzuna maiatza bukaerarako espero genuen, baina jakin dugu ekaina bukaera arte ez dugula erantzunik izango. Hau ikusita lan deialdia zabaldu genuen aurreko astean eta dagoeneko bi lagun lanean ari dira, ekaina bukatu artean.

3. Azalpen hauek aurreko astean esan genizkion oposizioari Osoko Bilkuran, baina itxura denez ez dira nahikoa izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak