Bi karguak bateragarriak direla dio Oxel Erostarbek

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko martxoaren 5a

Legebiltzarrerako hauteskundeetan lau eserleku eskuratu ditu Aralar alderdiak eta Elgetako alkate Oxel Erostarbe izango da, traza guztien arabera, legebiltzarkide horietako bat.

"Oraindik legebiltzarra ez da osatu eta ikusi egin behar dugu gure taldean lan banaketa nola egingo dugun, baina alkate eta parlamentari karguak bateragarriak dira eta biei helduko diet", adierazi du Erostarbek.

Harremana erakundeekin

"Orain arte moduan Elgetako lanek izango dute lehentasuna",  gaineratu du Erostarbek. "Uste dut herrirako ona izango dela legebiltzarkidea izatea, Gipuzkoako Foru Aldundian kirol zuzendaria herrikoa izatea edo Aralarrek Gipuzkoan batzarkidea izatea ona dela uste dudan moduan. Horrek aukera ematen dio herriari erakunde handiekin harreman zuzenagoa izaten", gaineratu du alkateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak