Elgetan bariku iluntzetako poteoa animatzeko ostalariek ekimen berria plazaratu dute. Aurrerantzean, 20:00etatik 21:00etara, bi garagardo emango dituzte baten prezioan.
Hilaren 10ean, emango diote hasiera ekimen horri Bolatokian, Haizean, Ostatun eta Espaloian. “Lehenengo iniziatiba bat da”, adierazi digute. “Aurrerantzean, akaso, gehiago izango dira”.