Bi frontenis txapelketa egingo dira herrian; bata gizonezkoena eta beste emakumezkoena

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urtarrilaren 30a

Asier Osoro: "Mutilok aste bukaera honetan emango diogu hasiera txapelketari. Neskek datorren asteburuan".

Herri mailako pilota txapelketak izandako arrakastaren ondotik, Frontenis txapelketa jokatuko dute orain herriko hainbat lagunek. Asier Osoro da antolatzaileetako bat.

Orain frontenisa. Zergatik?
Herriko gazte talde batek egindako eskaera da. Frontoira joateko ohitura dute, baina frontenisean egitera. Pilota txapelketa amaitutakoan guregana hurbildu eta esan ziguten zergatik ez genuen frontenis txapelketa antolatzen.

Neskak eta mutilak, bi txapelketa jokatuko dira?

Bai. Mutiletan bederatzi bikote arituko gara eta nesketan hiru bat bikote. Guk zapatuan hasiko dugu txapelketa. Neskek datorren astean.

Noiz jokatuko dira norgehiagokak?

Zapatuetan eta domeketan jokatuko dira. Gero finalerdiak eta finala egingo ditugu. Dena ondo bidean martxo amaieran amaituko dugu.

Zeintzuk dira bikote partehartzaileak?
Mutiletan, Josu Arantzabal-Fernando Zenitagoia, Josu Urizar-Javier Gamarra, Sergio Bouzas-Adrian Gorostiza, Oskar Sarasua-Roberto Mora, Hodei Zenitagoia-Mikel Beretxinaga, Ander Gorosabel-Ibon Untzetabarrenetxea, Haritz Gallastegi-Eñaut Arantzeta, Mikel Arkarazo-Josu Olasolo eta Asier Morales-Asier Osoro. Nesketan, berriz, Mireia Berriozabal, Mª Carmen Salas, Idoia Elkoro eta Garbiñe Sarasketa ditugu konfirmatuta. Esan digute, baina, gehiago izango direla pixkanaka animatzen ari direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak