Lehenengo 2-5 urte bitarteko neska-mutikoek egin dute entzierroa, eta jarraian 6-10 urte bitartekoek. Zuri-gorriz jantzita, txikiek Salbador kalean korritu dute, eta nagusiek San Roke kalean. Zezen bakarrak egin ditu bi entzierroak, eta nahikoa egin du aurten ere.
Egunkaria eskuetan dutela kantua abestu dute neska-mutikoek lasterka hasi aurretik. Txupinazoa ere jaurti dute hezitzaileek erakutsi moduan. Txikienak zezena bera ikusi aurretik irten dira lasterka. Urduritasuna handia zen, baina denak iritsi dira onik amaierara. Plazan elkartutako gurasoak ere pozik geratu dira entzierroek emandakoarekin.