Bi elgetar Debagoieneko Kirol Sarietan sarituak

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko abe. 21a, 15:13
Oihana Kortazarrek mendi lasterkariak Elgetako Udalak emandako saria jaso zuen, eta Jone Muxika txirrindulariak kirol ibilbideari emandakoa.

Zapatuan 15 sari banatu zituzten Oñatin Debagoieneko kirolari eta kirol bultzatzaileen artean. Lehen-lehenik udalek emandako sariak banatu zituzten. Oihana Kortazarrek Elgetako udalak emandakoa jaso zuen. Mendi lasterkariak aurreratu zuen datorren urtean eta lesioen baimenarekin Euskadiko selekzioarekin Espainiako kopan parte hartzeko asmoa duela.

     Beste emakume batek, Jone Muxikak, epaimahaiak emandako kirol ibilbidearen saria eskuratu zuen. "Motibazio topatzea da denboraldi berrirako dudan helburu nagusia", esan zuen. "dena den, ohorea da orain arte egindako lanagatik saria jasotzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak