Bi egun egin ditu herrian Batzar Nagusietako autobus ibiltariak

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko apirilaren 2a

Gipuzkoako Batzar Nagusien historia, jarduna eta funtzionamendua gertutik ezagutzeko aukera izan dute azken bi egunotan herritarrek.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek abian ipinitako Gipuzkoa oinarri, Gipuzkoa helburu kanpainako autobus ibiltaria Elgetan izan da azken bi egunotan. Gipuzkoako Batzar Nagusien historia, jarduna eta funtzionamendua gertutik ezagutzeko aukera izan dute elgetarrek.

     Autobus barruan bisitariek telebista pantaila handia eta 12 ordenagailu aurkitu dituzte. Ikus-entzunezko bat eta hainbat jarduera ludikoren bidez elgetarrek Foru Kamara barrutik ezagutu ahal izan dute.

Gipuzkoako legebiltzarra

Batzar Nagusiak Gipuzkoako Legebiltzarra dira, Lurralde Historikoko herritarren ordezkaritza eta parte-hartzerako Organo gorena. Gaur egun 51 batzarkidek osatzen dute, tartean Rebeka Ubera elgetarrak. "Jendeak, sarritan, Batzar Nagusiak eta Diputazioa nahasten ditu", azaldu du autobusean bisitariak artatzen dituen Erika Gonzalezek. "Batzar Nagusien egoitza Donostiako Miramongo Teknologi Elkartegian dago eta 2008ko urtarrilaren 25ean hasi zen honako legealdi. Batzar Nagusien ezaugarri nagusia araugintza ahalmena dutela da".

     Elgetan egin du Batzar Nagusietako autobusak lehenengo geldialdia gure ibarrean. Maiatzean eta ekainean ibarreko gainerako herrietan egongo da, Leintz Gatzagan izan ezik.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak