Bi biribilgune berri eta tunel artifizial bat saihesbide berrian

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko ots. 15a, 15:18
Jendaurrean dago Elgetako saihesbidearen bigarren faseko trazatu proiektua. Proiektuaren zirriborroari Udalak egindako bi iradokizunak kontuan hartu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Planoa ere ikus daiteke.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Departamentuak jendaurrean ipini du Elgetako saihesbidearen bigarren fasearen trazatu proiektua. 1,1 kilometroko luzera izango du eta 11,4 milioi euroko aurrekontua. Bi biribilgune berri eta tunel artifizial bat aurreikusten ditu.
Elgetako Udalak bi iradokizun egin zizkion bere egunean proiektuaren zirriborroari. "Foru Aldundiak biak hartu ditu kontuan", adierazi du Oxel Erostarbe alkateak.


30 egunez jendaurrean
Zirriborroan, Aixola urtegirako bidea San Juan baserritik gora bideratzen zuten foru teknikariek. Jasotako proiektuan Tapem lantegi ingurura irtengo da. Bestetik, Larrabiltzearra auzoaren sarrera-irteera Eguzkitzatik aurreikusita zegoen zirriborroan. Egungo proiektuak jasotzen du txaletaren aurreko aldeko belardi inguruan ipiniko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak