Beste urte batez, herriko umeak zoratzen Maalako ur putzuekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko uzt. 20a, 15:10
Eguraldi iragarpenak ikusita atzo ipini zituen Udalak igerilekuak, aurreikusitakoa baino hiru egun lehenago. Ez ziren arratsaldeko 16:30ak nahi orduko heldu!

Egun berezia izan zen atzokoa Elgetako neska-mutikoendako. Uztaileko bizpahiru egunez ipintzen ditu Udalak igerilekuak Maalako parkean, eta aurten ere iritsi da unea. Hiru igerileku ipini dituzte aurten; handia, ertaina eta txikia. Ikusi egin behar zen atzo Maalako parkeak hartu zuen itxura! Haurrak eta helduak bainujantzian, eguzkia hartzen. Umeek, egia esan, uretan eman zuten denbora gehiena. Heldu bat edo beste ere animatu zen bainua hartzera.

Gaur, goizez eta arratsaldez

Gaur goizean udalekuetako umeak izan dira ur putzuetan. Atzo, umeak toallarekin, bainujantziarekin eta txankletekin bidaltzeko abisua jaso zuten gurasoek. Eta gaur arratsaldean, uretan ibiltzeko beste aukera izango dute neska-mutikoek. 16:30ean zabalduko ditu igerilekuak Etor Garatek, aurtengo sorosleak. Horrelako egunetan berdin izaten dio ura zein tenperaturatan dagoen edo haizea dabilen... bi egun dira eta topera aprobetxatu beharra izaten dute neska-mutikoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak