Domekan, hilak 15, Bardeetara egitekoa zen BTT irteerarako bost lagunek besterik ez dute izena eman. Hori horrela, bertan behera uztea erabaki du Egoki elkarteak. Antolatzaileek irteera udazkenerako berriz antolatzea erabaki dute.
Eskalada ikastaroak aurrera
Eskalada ikastaroak, ordea, aurrera egin du. Eguraldiak asko lagundu ez badu ere lehenengo irteerak egin dituzte asteon Atxartera. Sei lagun ari dira ekintza honetan.